Berdintasun politikek errealitatea duten eraginaz hitz egingo dute bihar EHUko Leioako campusean

Actualizado: lunes, 28 marzo 2011 14:18

BILBO, 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak "Políticas de igualdad. ¿Cambiando la realidad?" (Berdintasun politikak. Errealitatea aldatzen?) izenburuko mahai-ingurua antolatu du asteazkenerako Fakultateko Gradu Aretoan, Leioako campusean (Bizkaia).

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariak, Esther Dominguez EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko emakumezko lehen dekanoa izandakoak eta Marta Saloña ikastegiko Zoologia eta Ingurumen Bioetikako irakasleak parte hartuko dute mahai-inguruan. Fisika Teorikoko irakasle eta Emakumezko Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko kide Jose Maiía Martin Senovilla izango da moderatzailea.

Mahai-inguruak "Universidad: ¿Avanzamos hacia la igualdad entre hombres y mujeres?" (Unibertsitatea: Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerantz goaz?) hitzaldi-zikloari emango dio amaiera. Zikloko hitzaldiak asteazkenero izan dira martxoaren 2tik.

Zikloan, Txaro Uliarte Leioako Unibertsitate Eskolako irakaslea eta Florence Nightingale-ri buruzko erakusketaren komisarioak, Maria Jesus Izquierdo Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Berdintasunerako Behatokiko zuzendari ohiak, Catalina Lara Biokimikako katedradun eta Emakumezko Ikertzaileen eta Teknologoen Elkarteko lehendakariordeak eta Jose Maria Etxabe Donostiako Irakasleen Eskolako Matematikaren eta Zientzia Esperimentalen Didaktikako irakasleak parte hartu dute.

EHUko iturriek adierazi dutenez, orain arte egindako hitzaldietan agerian utzi da oraindik ere desberdintasunak daudela emakumeen eta gizonen artean unibertsitate sisteman, gizonezkoak izanik nagusi. Paradoxak erakusten du, unibertsitatera gero eta emakume gehiago sartu arren, kopurua murriztuz doala hierarkian gora egin ahala, esaterako, irakasle titular edo katedradun postuetara iristeko.

Berdintasun politikek errealitatean duten eraginari buruzko mahai-ingurua asteazkenean izango da, 12:00etan, Zientzia eta Teknologia Fakultateko (Leioako campusa) Gradu Aretoan.