Berdintasunari buruzko azken hitzaldia egingo da bihar Trapagaranen (Bizkaia)

Actualizado: martes, 22 marzo 2011 18:23

BILBO, 22 Mar. (EUROPA PRESS) -

Trapagaranen (Bizkaia) antolatu diren berdintasunari buruzko hitzaldietako azkena izango da bihar. Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko Trapagarango Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailak antolaturiko ekitaldien artean daude hitzaldiok.

Biharko saioa etorkizunari begirako perspektibaz eta estereotipoekin amaitzeko moduaz izango da. Hizlaria Elena Ozkariz izango da, familia-gatazketan esku hartzeko eta bitartekaritzan aritzeko masterduna. Hitzordua arratsaldeko 18:00etan da, Trapagarango Etxeko Andre Elkartearen lokaletan. Sarrera doan da, Udal bizkaitarreko iturriek adierazi dutenez.

Hitzaldi honekin amaituko dira Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan Trapagarango Udalak antolaturiko jarduerak. Hitzaldiez gain, beste zenbait kultura-ekintza batzuk egon dira, hala nola musika eta antzerkia.

Trapagarango Udaleko Gizarte Ekintza eta Berdintasun Sailak ahaleginak egiten ditu guztiak kontzientzia daitezen gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren garrantziaz, eta mezu hori helarazteko kultura eta hezkuntza bide bat izan litezkeela deritzo.