Bermeoko Merkataritza Portuak ia 314.000 tona kudeatu zituen 2014an

Bermeoko Portua
Foto: IREKIA
Actualizado: miércoles, 4 marzo 2015 14:33

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) portu zirkulazioa, Bermeokoa (Bizkai) gehienbat -Bilbo eta Pasaiakoa ez dira barnean sartzen Estatuaren mende baitaude-, 313.799 tonakoa izan zen 2014. urtean merkataritza zein bidaiari ontziei, arrain izoztuen ontziei eta lantegi ontziei dagokienez. Horrenbestez, azken urteetako goranzko joerari eutsi zaio, iaz 299.490 tona izan baitziren.

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak 2014ko autonomiako portu zirkulazioaren datuak (Bermeokoak bereziki) bildu ditu merkataritza zein bidaiari ontziei, arrain izoztuen ontziei eta lantegi ontziei dagokienez.

   "Datuen arabera, iaz era horretako 120 itsasontzi sartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko portuetan; 76k kostaldeko itsasketa egin zuten, eta 44 atzerritik etorri ziren", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok.

   Ruiz de Anguloren iritziz, "salgaiak kostaldeko itsasketan iritsi ziren siderometalurgiako produktuak eta eraikuntzarako material elaboratuak izan ziren batez ere. Paper orearen zein potasen tankerako ongarrien salgaiek ere garrantzi handia izan zuten".

   Kopuru horiek ikusita, "hazkunde txikia" egon da aurreko urtearekin alderatuta, guztira 313.799 tona izan baitira, eta 299.490 tona izan ziren 2013an, baina azken urteotako goranzko joerari eutsi zaio.