Bermeoko "Ortube" arrantza ontzia berreskuratzeko egiten ari diren lana azalduko dute ostiralean

"Ortube" Arrantza Ontzia
BERMEOKO UDALA
Actualizado: martes, 31 enero 2017 15:11

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

Ortuberen Lagunak taldeak "Ortube" arrantza ontzia berreskuratzeko egiten ari den lana azalduko du jendaurrean ostiralean otsailaren 3an, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, arratsaldeko 19:00etan, Bermeoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Ortuberen Lagunak taldea duela hilabete batzuk hasi zen itsasontzia berreskuratzeko lanean, eta orain arte hainbat lan egin ditu eta egingo ditu etorkizunean ere. Horren guztiaren berri herritarrei eman nahi die, eta horretarako agerraldia egingo dute ostiralean.

Horrela, taldeak herritar guztiak gonbidatu ditu agerraldian parte hartzera, "Ortube" arrantza ontzia berreskuratzeko martxan duen ekimena ezagutzeko. Taldeak gogoratu duenez, "Ortube" Euskal Herrian egurrez eraikitako azkenetariko arrantza ontzi handienetarikoa da, Euskal Itsas Ondarea, hain zuzen ere.