Bermeoko Udalak UEMAtik irteteko erabakia atzera bota du eta mankomunitateerako udal ordezkariak izendatu ditu

Bermeoko Udalak UEMAn jarraituko du
Europa Press
Actualizado: jueves, 1 septiembre 2011 18:40

BILBO, 1 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bermeoko Udalak gaur egindako osoko bilkurak UEMA Udal Euskaldunen Mankomunitatetik irtetzearen erabakia -aurreko gobernu taldeak 2010eko apirilaren 29an hartutako- bertan behera uztea erabaki du. "Gizarteko esparru guztietan euskararen normalizazioaren aldeko hizkuntza-politikak mantetzearen garrantzia" nabarmendu du Udal bizkaitarrak, helburu honekin egiten baitu lan UEMAk 1991n sortu zenetik.

Bermeoko Udaletik azaldu dutenez, UEMArekiko herriko egoera zein dan ezagutu ondoren, "ez dira gauzatu erakunde honetatik ateratzeko neurriak eta 2010 eta 2011ko kuotak ordaindu gabe daude", eta hori dela eta, Bermeoko Udalak Mankomunitate honetan jarraitzea adostu du. Zentzu honetan, gobernu taldea (Bildu) "harrituta" hartu du Bermeok azken bi urteetako kuotak ordaintzea eskatzeko UEMAtik hiru errekerimendu jaso izanaren berri izatea. Horrela, UEMAn jarraitzeko erabakia onartu eta zorrak ordaindu beharko ditu Udalak.

Halaber, Bermeoko Udalak UEMArako bere udal ordezkariak izendatu ditu, Euskara Batzordearekin kontsultatu ondoren: Josu Imanol Unanue Astoreka, Amaia Elorza Elortegi, Juan Carlos Goienetxea, Juan Carlos Aguirre, Irune Ormaetxea Legarreta.

Gainera, Euskara Batzordeak herriko jaien ostean burutuko du bere hurrengo bilera eta Bermeoko Udalak bertara gonbidatu ditu herritarrak ekarpenak egin eta parte hartzeko.