Bernabe Unda Industria sailburuak Fagor Arrasate bisitatu du

Actualizado: miércoles, 25 enero 2012 14:08
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 25 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburu Bernabe Unda Fagor Arrasaten izan da gaur, urtarrilaren 25ean, kooperatibako instalazioak bertatik bertara ikusteko eta autoen piezak fabrikatzera bideratutako prentsa robotizatuen lineen garapena ezagutzeko.

   Egun hauetan, autogintzako ekoizlerik garrantzitsuenen ordezkariek eta erakundeetako kargudunek konpainiak Arrasaten (Gipuzkoa) duen fabrika nagusia bisitatuko dute. Ia 100 espezialista eta zuzendariren bisita espero da.

   Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko iturriek adierazi dutenez, Bernabe Undak Mondragon Korporazioko presidente Jose Mari Aldecoarekin bisitatu ditu Fagor Arrasateko instalazioak, kooperatibak antolatutako ate irekien astearen barruan.