Bernardo Atxagak "Hondarrak" errezitaldia eskainiko du asteartean Arriaga antzokian

Bernardo Atxaga
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: lunes, 30 enero 2017 13:27

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Bernardo Atxaga izango da Bilboko Arriaga atzokiaren Gelatxoak ekimenaren hurrengo protagonista, antzokiak berak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak bultzatutako "Literatura eta Musika Euskaraz" zikloaren barruan. Asteasuko idazlea antzokiaren foyerrean izango da asteartean, urtarrilaren 31n, 20:00etatik aurrera, "Hondarrak" errezitaldi poetikoa eskaintzeko.

Arriaga antzokitik jakinarazi dutenez, "Hondarrak" izenburuari lotuta, idazleak hainbat gertaera hartuko ditu aintzat, gehienak hurbiletik ezagututakoak eta bere memorian "hondarrak balira gelditutakoak". "Gai bat presondegi batera egindako bisita izan daiteke, edota baserri bateko sukaldean norbaitek kantatatutako sehaska kanta", dio Atxagak berak.

Bernardo Atxaga "Euskal Herriko idazlerik garrantzitsuenetarikoa" da. Bere ibilbideari esker, aintzatespen ugari lortu ditu nazioarte mailan. Beste batzuen artean, Euskadi Saria, Kritikaren Saria eta Prix Millepages izenekoa lortu ditu. Horrez gain, bere lanak 20 hizkuntza baino gehiagora itzuli dira.

"Hoindarrak" errezitaldirako sarrerak 12 eta 15 euro artean erosi daitezke www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan edota antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.