Berri Txarrak taldea Ricky Falkner ekoizlearekin ari da disko berrian lanean

Berri Txarrak Ricky Falknerrekin
Foto: BERRI TXARRAK
Actualizado: martes, 22 julio 2014 17:12
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Berri Txarrak taldeak aurrera darrai bere 20. urteurreneko sortze prozesuarekin, eta orain "fase berri bat" hasi du, Standstill, Love of Lesbian edo The New Raemon bezalako taldeekin lan egin duen Ricky Falkner ekoizlearen laguntzaz.

   Hala, talde nafarrak sare sozialetan jakinarazi duenez, joan den martxoan Venicen (Kalifornia) Ross Robinsonekin (The Cure, Slipknot) hasitako egitasmoak Madrilen izango du segida orain, bertako Reno Studios estudioetan.

   "Aitortu behar dugu oso ilusionatuta gaudela urte amaieran argitaratuko diren kantu berriokin. Agur bero bat estudiotik", adierazi du hirukote nafarrak.