Berrikuntza soziala eta tokiko garapena aztertzeko jardunaldia antolatu du Elhuyar Aholkularitzak Andoainen

Actualizado: martes, 16 junio 2015 13:41

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

   Elhuyar Aholkularitzak berrikuntza soziala eta tokiko garapena aztergai izango dituen jardunaldia antolatu du datorren ostiralerako, ekainaren 18rako, Andoaingo (Gipuzkoa) Bastero Kulturgunean. Topaketan, Beteberritzen ekimenari buruz hitz egingo dute, antolakuntzak jakinarazi duenez.

   Elhuyar Aholkularitzak eta Beterriko Garapen Agentziak elkarlanean abiarazi dute Beteberritzen ekimena, Beterri eskualdean berrikuntza soziala lantzeko asmoz proiektu bat jarri du martxan. Prozesuaren helburu nagusia da eskualdeko eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean, eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko.

   Jardunaldia 09:00etatik 13:30era izango da, Bastero Kulturgunean, Andoainen, eta hizlariak, Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Aldundiko jarduneko Berrikuntza, Landa Garapena eta Turismoko diputatua, Aizpea Otaegi Elhuyar Aholkularitzako koordinatzaile nagusia, Miren Estensoro Deustuko Unibertsitateko Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko kidea, Ivan Miró Bartzelonako La Ciutat Invisibleko kooperatibista eta Igor Calzada Oxford eta Glasgowko unibertsitateetako irakasle eta ikertzailea izango dira.