Berrizko Udalak (Bizkaia) otsailetik ekainera bitarteko kultura-agenda banatuko die herritarrei

Actualizado: martes, 1 febrero 2011 12:00

BILBO, 1 Feb. (EUROPA PRESS) -

Berrizko Udalak (Bizkaia) argitaratzen duen kultura-agenda aste honetan banatuko da etxerik etxe. Otsailetik ekainera arteko ekitaldi kulturalak jasotzen ditu agendak. Guztira, 21 ekitaldi, zazpi erakusketa eta asteburuetako film emanaldiak dira.

Ekitaldien artean, nabarmenak dira umeei eskaintzen zaizkien emanaldiak. Guztira, sei ikuskizun izango dituzte txikienek eta guztien artean Logela Multimediaren "Anaki" ikuskizun multimedia nabarmentzen da, Berrizko Udaletik adierazi dutenez.

Helduei zuzendutako ikuskizunen artean, bi dantza-antzerki ikuskizun, euskarazko lau eta gaztelaniazko hiru antzezlan, munduko kontu kontalarien jaialdia, Korrika 17-ri lotutako ekitaldiak eta lau musika emanaldik osatzen dute agenda.

Pelikulei dagokienez, otsaileko lau emanaldiak daude zehaztuta: "Biutiful", "Los viajes de Gulliver", "Tambien la lluvia" eta "Zigortzaileak".