Berrogei eta hamairu milioi emango dira unibertsitateaz kanpoko beketarako

Actualizado: martes, 30 agosto 2011 15:22

BILBO, 30 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak 2011/2012 ikasturterako eskolatzeko ikasketa laguntzea bermatzen duen agindua onartu du gaurko bilkuran, Eusko Jaurlaritzak jakianrazitakoaren arabera.

Dirulaguntzen zenbatekoa 53 milioi eurokoa da guzitra, eta hezkuntza sistemako maila eta ondoko gradu hauetako ikasleei dago zuzenduta; Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, H. Berezia eta Helduen Hezkuntza Iraunkorra, Batxilergo-mota ezberdinetako lehenengo eta bigarren mailak eta erdi-mailako eta goiko mailako heziketa zikloak.

Era berean, herri administrazioen titulartasuneko eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketetarako ere badira, eta halaber, musika eta dantzako oinarrizko eta erdi-mailako irakaskuntzetarako, eta gainerako ikasketa berezietarako, beti ere, Hezkuntza Sailak onartutako ikasketa-plan bati erantzuten badiote eta ikasketa horiek bukatzean sailak emandako akademi titulu ofiziala lortzen bada.