Bertoko Produktuen Udako Azoka egingo da Bermeon abuztuaren 9an

Udako Azokaren aurkezpena
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 30 julio 2014 13:06

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bertoko Produktuen Udako Azoka antolatu dute Bermeoko (Bizkai) plazan abuztuaren 9an, goizean zehar. Bertaratzen direnek bertoko atuna eta txakolina eta sagardoa dastatzeko eta baserriko lehen mailako produktuak eta Bermeoko kontserba enpresetako kontserbak eskuratzeko aukera izango dute. Horrez gain, umeek tailerretan ondo pasatu ahal izango dute eta merkatuko aparkalekua ere erabili ahal izango da, erosketak errazteko asmoz.

Irune Ormaetxea Turismo eta Merkataritza zinegotziak, Amaia Elorza Lurgintza zinegotziak, Ainhoa Maguregi Bermeoko Azoka Elkarteko (Berazel) bozeramaileak eta azokako merkatariek aurkeztu dute azoka gaur, prentsaurrekoan.

Ormaetxeak azaldu duenez, Bermeoko Udala plangintza bat egiten ari da plaza biziberritzeko helburuarekin, eta horren barne, urtean zehar, hainbat azoka egitea aurreikusten da. Horrela, 2013ko abenduan, Gabonetako Bertoko Produktuen I. Azoka egin zen, eta apirilaren 12an, Udaberriko Azoka.

Ormaetxeak eta Elorzak adierazi dutenez, Udako Azokaren protagonistetako bat bertoko atuna izango da, eta, 12:00etatik aurrera, azokan bertan prestatutako den atuna dastatu ahal izango da, txakolina edota sagardoarekin lagunduta. Guztia euskal musikarekin girotuta, "Bermeoko plazan giro aparta sortuz".

Horrez gain, azokako saltokiek euren kalitatezko bertoko produktuak eskainiko dituzte, eta Bermeoko kontserba enpresen produktuak ere eskuratu ahal izango dira.

Umeek ere tokia izango dute azokan, txikienei zuzendutako tailerrak egongo baitira 10:30etik 12:30era. Bertoko Produktuen Udako Azokako ordutegia 09:00etatik 15:00etara izango da.