Bertsolamintza jardunaldien ekitaldi nagusia egingo da bihar Villabonan (Gipuzkoa)

Actualizado: viernes, 11 marzo 2011 14:06

DONOSTIA, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Villabonan (Gipuzkoa) egingo da bihar Bertsozale Elkarteak martxan jarritako Bertsolamintza jardunaldien ekitaldi nagusia, eta Andoni Egaña, Amaia Vazquez, Eric Dicharry, Egoitz Aizpuru, Ibon Arrizabalaga, Jon Martin, Estitxu Eizagirre, Jon Ansa, Oiar Araolaza eta Fredi Paia batera izango dira ekitaldi horretan.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutenez, bertsolaritzaren baitan egun dauden inertzia ezberdinak azaleratuko dituzte parte-hartzaileek. Gainera, plazaratu dituzten gaiei buruzko eztabaida irekia izango da Laxaro Azkunek eta Ainhoa Agirreazaldegik gidaturik.

Goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte izango dira hitzaldiak eta eztabaida irekiak Villabonako Gurea Antzokian. Ondoren bazkaria izango da Villabonako "Behar zana" elkartean eta arratsaldeko 17:00etan jardunaldietan azalduriko gaien inguruko bertso saio esperimentala izango da Gurea Antzokian.

Andoni Egaña eta Egoitz Aizpuru arituko dira gaiak jartzen eta Imanol Lazkano, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus, Jone Uria, Uxue Alberdi, Julio Soto eta Unai Iturriaga bertsotan. Hitzaldirako sarrera doakoa izango da eta bertso saiorako sarrera 5 eurokoa.