Bertsolariak eta glosadoreak batera arituko dira larunbatean "Kulturak elkartuta" programan

Actualizado: viernes, 24 octubre 2014 11:26
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko eta Bartzelonako udalek bien arteko kultur trukea sustatzeko abiarazitako "Kulturak elkartuta" programa larunbat honetan bukatuko da, Bilborock aretoan, bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketa batekin.

   Bilboko Udalak jakinarazi duenez, programaren azken jarduera izango da bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketa larunbat honetan, urriaren 25ean, Bilborocken, 20:00etatik aurrera. Arkaitz Estiballes, Fredi Paia eta Oihana Bartra bertsolariak Carles Belda eta Mireia Mena trobadoreekin arituko dira, Joan Garriga musikariak lagunduta.

   Talde bakoitzak bere jatorria irudikatuko du, eta ariketa erabat bat-batekoa izango da, bakoitzak bere hizkuntzan antzeztuz eta bat-bateko bertso eta poema horiek egiten laguntzen duten aritmetika, neurri eta soinu guztiak aurkeztuz.

   Bertsolarien eta glosadoreen arteko topaketa Bartzelonan errepikatuko da abenduan. Bertan, goizez prestakuntza saio bat eskainiko da eta glosadoreen arteari buruzko film bat emango da.