BI-636 errepideko desbideratzea Balmasedako noranzkoan beste 40 egun mantenduko da

Actualizado: lunes, 10 enero 2011 18:22

BILBO, 10 Ene. (EUROPA PRESS) -

BI-636 errepideko desbideratzea Balmasedako (Bizkaia) noranzkoan beste 40 egun gehiago mantenduko da, Sodupeko tuneleko lanek aurrera jarraitzen dutelako, Bizkaiko Foru Aldunditik adierazi dutenez.

Zehazki, BI-636 Bilbo-Balmaseda errepidearen 14,860 eta 16,150 kilometro-puntuen artean itxita dago bidea, Sodupeko tunela konpontzeko egiten ari diren lanen ondorioz, Balmasedako noranzkoan.

Lan horiek direla eta, beste 40 egun gehiago (martxoaren 2ra arte) mantenduko da bi noranzkoko desbideratzea beste galtzadan, egun osoan zehar, asteko zazpi egunetan.