Bi bandera gorri daude Gipuzkoako hondartzetan gaur, Deban eta Sagüesen

Kontxako hondartza, Donostian
Europa Press
Actualizado: viernes, 17 agosto 2018 12:03

DONOSTIA, 17 Ago. (EUROPA PRESS) -

Gurutze Gorriak jakitera eman duenez, bi bandera gorri daude Gipuzkoak hondartzetan gaur (ostirala, hilak 17): hain zuzen, bainua debekatuta dago Donostiako Zurriolako Sagües zonaldean, eta Deban. Horrez gain, lau bandera hori daude; hortaz, arduraz bainatzeko deia dago Orion, Zarautzen, Gaztetapen eta Itzurunen. Gipuzkoako beste hondartzetan bandera berdea ipini da; beraz, bainu librea.

Itsasbehera 15.38tan izango da eta itsasgora 22.00etan. Uraren temperatura 23ºC-koa da eta afluentzia gutxia dago kostaldean, Gurutze Gorriak dioenez. Azkenik, egun bero eta eguzkitsuetarako aholkuak eman dituzte. Azala babesteko, "eguzki babesa aproposa eman azalean eguzkitan jarri baino 30 minutu lehenago eta errepikatu bi orduro". Burua txanoekin eta itzalkinekin babestea ere gomendatu dute, intsolaziorik ez pairatzeko. Begiei dagokienez, hondartzan eta igerilekuan ur betaurrekoak erabiltzeko aholkua eman dute, begiak ez zikintzeko.