Bi euskal artista hasiberrik New Yorkeko Guggenheim museoan egonaldia egiteko programa abian da

New Yorkeko Guggenheim museoa
GUGGENHEIM BILBAO
Actualizado: viernes, 20 abril 2018 11:26

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Guggenheim Bilbao eta New York museoek martxan jarri dute Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) bi artista hasiberri AEBetako hirira joateko programaren laugarren edizioa. Egonaldiak urrian egingo dira, eta izena emateko epea maiatzaren 23a arte zabalik dago, Bilboko museoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Proiektuari esker, EAEko bi artista hasiberrik aukera izango dute lau astez New Yorken bizitzeko, hiriko arte giroaz blaitu eta haien xede eta gaitasunak garatzeko helburuarekin. Denbora epe horretan, hautatutako pertsonek artista, komisario eta arte erakundeen esperientzia ezagutu ahalko dute, New Yorkeko Guggenheim museoko profesionalen eskutik. Artista bakoitzari 2.500 dolar esleituko zaizkio, egonaldirako.

Artista hasiberrientzako egonaldi programa eta ikasleentzako beka programa Guggenheim Bilbao Museoak eta Solomon R. Guggenheim Foundation erakundeak 2014ko abenduan sinatu zuten kudeaketa akordioaren berrikuntzaren baitan jasota daude. Berritze horrek bi instituzioen arteko lankidetzan sakontzen du, proiektu berrien bitartez.

Datorren maiatzaren 23a arte, interesdunek oinarriak kontsultatu eta izena eman dezakete hemen https://www.guggenheim-bilbao.eus/empleo-y-practicas/basque-artist-program/ web orrietan.