Bi film aurkeztuko ditu Aitzol Aramaio Oroimenean ekitaldiak asteartean Bilbon

"Sipo Phantasma" Filma
FAS
Actualizado: lunes, 24 abril 2017 13:44

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

FAS zineklubak Koldo Almandoz donostiarraren eta David Aguilar iruindarraren metraje ertaineko film bana hautatu ditu aurten Aitzol Aramaio Oroimenean ekitaldiaren bosgarren edizioa osatzeko. Bi egileak Bilboko Carmen aretoan izango dira, asteartean, apirilaren 25ean, 19:45etik aurrera, Pello Gutierrez zinemagilearekin eta Iñaki Sagastume ekoizlearekin batera.

Oso gazterik zendu zen Aitzol Aramaio zinemagile ondarrutarra oroitzen du ekitaldian, eta euskal zinemagile gazteen lanei bultzada ematea du xede. Hain zuzen, FAS zineklubaren urteko saio nagusienetakoa izaten da Aramaioren omenezkoa.

Horrela, FAS zineklubak jakinarazi duenez, hasteko, 19:45ean, Koldo Almandozen "Sipo Phantasma" emango da. Lan esperimental honek "luxuzko estreinaldia" izan zuen iaz, bai Donostia Zinemaldian agertzeagatik, bai 2016ko otsailean Rotterdameko zinemaldian izateagatik. Almandozen lehen luzemetraia da.

Ondoren, David Aguilarren "Mara mara" proiektatuko da. Elurrak dena estaltzen du filman, "eta naturaren aurrean bilutsik" uzten du ikuslea. "Davidek eta bere kideek irakasten digute nola begiratu, kontenplatu eta gure sentimenduak azaleratzen margolana balitz, naturaltasunez, xume, mara-mara", azaldu dute FAS zineklubetik.