Bi gizon atxilotu dituzte Barakaldon (Bizkaia) bikotekideei erasotzeagatik

Actualizado: lunes, 7 marzo 2011 14:18

BILBO, 7 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak 26 eta 19 urteko bi gizonezko atxilotu zituen atzo Barakaldon (Bizkaia) euren bikotekideei erasotzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lehen atxiloketa goizeko 7:00ak aldera gertatu zen, San Vicente auzoan, herritar batzuek Ertzaintzari ohartarazi ziotenean gizon bat kalean emakume bat jotzen ari zela. Patruila bat bertaratu zen eta biktima aurkitu zuen, bikotekideak eragindako zenbait kolpe zituela; osasun-zentro batera eraman zuten lesioak artatzeko. Ustezko erasotzailea ere bertan zegoen, eta atxilotu egin zuten.

Halaber, gaueko 21:00ak aldera, Ertzaintza Gurutzeta auzora joatea eskatu zuten kalean gertaturiko genero indarkeriako kasu batengatik. Bertaratu ziren agenteek gizon bat aurkitu zuten neska bat lepotik heltzen eta indarrez urrunarazten. Ertzainek erasotzailea eta biktima banandu zituzten eta gizona atxilotu zuten, ertzain-etxera eramanez eginbideak burutzeko.