Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon denda batean lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 19 septiembre 2011 13:44

BILBO, 19 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bi gizonezko atxilotu dituzte Bilbon gaur goizaldean, hiriko erdialdeko merkataritza-establezimendu batean indarrez egindako ustezko lapurreta delitu bat egotzita. Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gertaerak goizaldeko 4:00ak jota zirela izan dira, Ertzaintzak Bilboko erdiguneko denda batean gertatzen ari zen balizko lapurreta baten berri izan duenean.

Deia egin duen pertsonaren arabera, gizonezko bat dendara sartu da aireztapeneko goikaldeko parrilla batzuetatik, gaizkide bat kanpoan zaintzen ari zen bitartean.

Tokira heltzean, Ertzaintzaren patruilak pertsianaren gainean igota zegoen gizonezkoa atxilotu du; gizonak gorputz erdia lokalaren barruan zeukan. Agenteek galtzetan zeraman aizto bat kendu diote, eta bien bitartean, barruan zegoen beste gizonezkoak ez du irten nahi izan, ertzainek hala eskatu dioten arren.

Azkenean, agenteak barrura sartu dira eta bigarren lapurra pertsianararen goikaldeko zuloan aurkitu dute. Atxilotu eta miatu ondoren, 600 euro aurkitu dizkiote billeteetan zapatilletan ezkutatuta. Ustezko lapurrak zenbait txanpoen ere zituen kamisetan gordeta.

Bi atxilotuek 18 eta 20 urte dituzte, eta aurrekari polizialak dituzte. Behin dilijentzia polizialak bukatuta, epailearen aurrera eramango dituzte.