Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, drogen aurkako operazio batean

Bilboko udaltzainak Zazpi Kaleetan
BILBOKO UDALA
Publicado: jueves, 18 enero 2018 16:50

BILBO, 18 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak 51 eta 46 urteko bi gizonezko atxilotu zituen joan den astelehenean Zazpi kaleetan, drogen aurkako operazio batean. Bi
atxilotuek hainbat aurrekari penal dituzte osasun publikoaren aurkako delituengatik. Bietako bat eskala ertain-handiko trafikatzailea da, eta bestea txikizkako salmentan aritzen da. Bi gizonak epailearen esku jarri zituzten asteazkenean.

Bilboko Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Drogen aurkako Ikuskaritzak urtearen hasieran ekin zion polizia operazioari, beste ikerketa lerro batzuk jarraituz. Zazpi Kaleetan eta inguruan jarraipena egin ondoren, udaltzainek droga salmenta bat antzeman zuten kalean eta bi gizob atxilotu zituzten astelehenean.

Atxiloketan, purutasun handiko 50 gramo heroina eta kokaina konfiskatu zituen. Antzemandako drogak hasierako prezioaren halako hiru lor litzake merkatuan, behin droga aizundu eta "zatitu" ondoren. Atxiloketekin batera, udaltzaingoak drogaren salmentatik ateratako diru kopuru handia konfiskatu zuen, eskudirutan.