Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, emakume bati urrezko kate bat eta erloju bat lapurtzeagatik

Actualizado: lunes, 29 septiembre 2014 14:08

BILBO, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu zituen igande goizean Bilbon, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita. Atxilotuek urrezko kate bat eta erloju bat lapurtu zizkioten 69 urteko emakume bati. Gainera, zauritu egin zuten, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Igande eguerdia baino pixka bat lehenago, bi gizon 69 urteko emakume batengana hurbildu ziren Bilboko Iralabarri inguruan, eta lepoan zeraman urrezko kate bat kendu zioten, bai eta eskumuturrean zeraman erloju bat ere. Gainera, zauritu egin zuten.

Emakumeak laguntza eskatu zuen, eta gertu zeunden zenbait oinezko borrokan hasi ziren ustezko lapurrekin. Ertzaintzako patruila bat iritsi arte atxiki zituzten, eta haiek iristean, bada, bi gizonak atxilotu zituzten, indarrez lapurreta egitea leporatuta. Atxilotuak, 27 eta 33 urtekoak, epailearen esku utziko dituzte datozen orduetan.