Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon lonja batean ordenagailu eramangarri bat eta telebista bat lapurtzeagatik

Actualizado: miércoles, 19 enero 2011 15:16

BILBO, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek bi gizonezko atxilotu dituzte gaur goizean Bilbon, Irala auzoan kokaturiko lonja batean ustez lapurtzeagatik. Lapurretaren egileak leiho batetik sartu dira lonjara eta ordenagailu eramangarri bat eta telebista bat ostu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera.

Gertaerak goizeko 6:30ak baino lehenago izan dira, Bilboko Irala auzoan dagoen lonja batean. Zenbait norbanakok Ertzaintzari jakinarazi diote bi lagun ustez lonja batean lapurtzen ari zirela. Pixka bat geroago, patruila batek Ezkurtze parkean aurkitu ditu lapurretaren ustezko egileak; ordenagailu eramangarri bat eta telebista zeramatzaten eta, egiaztatu ahal izan denez, lonjatik lapurtu zituzten.

Lokalaren ikuskapen batean ertzainek egiaztatu dute lapurretaren egileak leihoetako batetik sartu direla lonjara. Ustezko lapurrei -20 eta 54 urteko bi gizon- indarrez egindako lapurreta delitu bat egotzi diete.