Bi gizon atxilotu dituzte Iurretan (Bizkaia) 12 edukiontzi lapurtzeagatik

Actualizado: jueves, 3 marzo 2011 18:18

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 24 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo arratsaldean Iurretan (Bizkaia) 12 edukiontzi lapurtzea leporatuta. Atxilotuek herriko txatartegi batean saldu zituzten edukiontziak, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzo goizean, Iurretako garbitasuneko arduradun batek Ertzaintzari jakinarazi zion 12 edukiontzi lapurtu zizkiotela eta, ondoren, txatartegi batean aurkitu zituztela.

Beharrezko ikerketak egin ondoren, ertzainek jakin zuten aurreko egunean bi gazte joan zirela aipatu txatartegira zenbait edukiontzi zahar saltzeko; sei txatartegiaren barruan utzi zituzten eta beste sei kanpoaldean. Halaber, arratsaldeko azken orduan edukiontziak kobratzera joango zirela jakin zuten.

Horrela, Ertzaintzak tokia zaintzeko dispositibo bat jarri zuen martxan, eta bi gizonezkoak txatartegiko bulegora sartzera zihoazenean, atxilotu egin zituzten, lapurreta delitu baten egileak direlakoan.