Bi gizon atxilotu dituzte Leioan ia 1.000 euroko balioa zuten garbitasun pertsonaleko produktuak lapurtzen saiatzeagatik

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 13:40

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 29 eta 35 urteko bi gizonezko atxilotu zituzten atzo Leioako (Bizkaia) merkataritza-gune batean, ia 1.000 euroko balioa zuten bizarra mozteko ordezko piezak eta hortz-garbigailu elektrikoak lapurtzen saiatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Lehenengo atxiloketa atzo arratsaldeko 19:00etan gertatu zen. Establezimenduko langileek bezero bati buruzko susmoak zituzten, eta konturatu ziren bizarra mozteko makinen eta ordezko piezen 27 pakete sartu zituela aurretik husturiko bi galleta kutxetan. Susmagarriak ordaindu gabe pasatu nahi zituen 700 eurotan balioztaturiko produktuak.

Bi ordu geroago, antzeko gertaera bat izan zen establezimendu berean. Kasu honetan, 35 urteko gizonezko bat hortz-garbigailu elektrikoen 15 ordezko pieza eta kremak lapurtzen saiatu zen; produktuek ia 300 euroko balioa zuten. Bi atxilotuek aurrekari polizialak dituzte, batek jabegoaren kontrako delituengatik.