Bi lagun artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, Tolosan izandako sute batean

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 11:04
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 20 (EUROPA PRESS)

   Bi pertsona Tolosako Asuncion Klinikan artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, udalerri gipuzkoarreko etxebizitza batean goizalde honetan gertatu den sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press berri agentziari adierazi dionez.

   Gertaera goizaldeko 04:25 aldera izan da, ostiral honetan, Tolosako Zuberoa auzoko eraikin batean sute bat hasi denean. Dirudienez, berogailu batek eragin du sutea.

   Ertzaintza, Tolosako Udaltzaingoa eta Suhiltzaileak bertara joan dira. Sugarrek eragindako kearen ondorioz, eraikinean bizi ziren bi lagunak Asuncion Klinikara eraman behar izan dituzte, artatzeko.