Bi lagun atxilotu dituzte Oiartzunen, AP-8tik lapurtutako auto batean zihoazela

Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 14:23

DONOSTIA, 26 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren ETEN Errepideko Delituak Zaintzeko eta Prebenitzeko Unitateko agenteek bi pertsona atxilotu zituzten asteartean Oiartzunen (Gipuzkoa), dokumentuak faltsutzea egotzita. Atxilotuak bastidore zenbakia manipulatuta zuen automobil batean zihoazen, eta lapurtutako ibilgailua zela egiaztatu ahal izan dute, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Astearte gaueko 21:45 aldera ETENeko agenteek Seat León auto batean zihoazen bi pertsona identifikatu zituzten AP-8 autobideko gasolina-zerbitzugune batean, Oiartzunen. Ibilgailuaren dokumentazioa eta txasisean trokelatutako bastidore zenbakia ere aztertu zituzten, eta azken hori manipulatuta zegoela egiaztatu zuten.

Hainbat ikerketa egin ostean, autoak egiaz beste matrikula bat zuela jakin zuten, eta ez identifikatutakoek aurkeztutako dokumentazioan jasota zegoena. Automobila, egiazko matrikularekin, 2011ko martxoan lapurtu zuten. Horiek ikusita, aipatutako bi pertsonak atxilotu zituzten, dokumentazioa faltsutzea egotzita. Bi atxiloak, 36 eta 37 urtekoak, gaur goizean gelditu dira epailearen esku.