Bi lagun zauritu dira A-8 autobidean Zornotza parean (Bizkaia) bi autok talka egitean

Actualizado: miércoles, 11 enero 2012 11:05

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

   Bi pertsona zauritu dira gaur goizean A-8 autobidean Zornotzako (Bizkaia) Euba auzoaren parean Bilbora noranzkoan gertatu den istripu baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Auto istripua bi ibilgaluk talka egin ondoren gertatu da, eta errepide tarte horretako bi errei moztu behar izan dituzte.