Bi metroko altuera duen "elkartasunezko tarta" batekin ospatu dute Bilboko Aste Nagusiaren 40. urteurrena

Bilboko Aste Nagusia
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 20 agosto 2018 18:04

BILBO, 20 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Aste Nagusiak 40 urte bete ditu aurten, eta urteurren hori ospatzeko ekitaldien artean, bi metroko altuera duen "elkartasunezko tarta" banatu dute gaur hiritarren artean. Tartaren 5.000 zati banatu dituzte euro bateko prezio sinbolikoan; bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Itziar Urtasun Jaietako zinegotzia, zenbait udal ordezkari eta Bizkaiko Artisautzazko Gozogintza Anaitasuneko kideak. Bildutako diru guztia Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearentzat (CEAR) izango da.

Udaleko iturriek honako hau adierazi dute, ohar bidez: "edozein urtebetetzetan egin ohi den kandelak itzaltzeko erritualaren ondoren, Gas Plaza sinbolismoz eta elkartasunez betetako ekitaldi baten agertoki bilakatu da gaur arratsaldean".