Biahrko eguraldi iragarpena

Actualizado: martes, 26 julio 2011 20:36

BILBO, 26 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bihar eguzkia ikusiko dugu tarteka bada ere, aspaldiko partez. Egunaren lehenengo partean hodeiak nagusituko dira eta euri apur bat egingo du, kantauri isurialdean batezere, Euskalmetek jakinarazitakoaren arabera.

Eguerditik aurrera atertu egingo du eta hodeiak gutxitu egingo dira, modu horretan, arratsaldean eguzkiaz gozatzeko aukera edukiko dugu.

Tenperatura minimoak freskatu egingo dira, maximoek, ordea, ez dute aldaketa handirik pairatuko eta atseginak izaten jarraituko dute.