Bidaiarien sarrerak %7,6 eta gaualdiak %8,9 gora 2016an EAEko hotel establezimenduetan

Turistak Bilbon
Europa Press
Actualizado: jueves, 19 enero 2017 11:43

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Bidaiarien sarrerak %7,6 eta gaualdiak %8,9 gehitu ziren 2016. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan, aurreko urtearen aldean. Guztira, 2.837.225 sarrera izan ziren, aurreko urtean baino 199.840 gehiago, eta gaualdiak 5.490.499 izan ziren, 2015ean baino 449.161 gehiago, Eustaten datuen arabera.

Herrialdeka, bidaiarien sarrerak Araban %4,2 gehitu ziren, Bizkaian %7,4 eta Gipuzkoan %9,1. Gaualdiek ere gora egin zuten hiru lurraldeetan: Araban 8,4, Gipuzkoan %9,4 eta Bizkaian %8,6.

Halaber, bidaiarien batez besteko egonaldia 2015eko 1,91 egunetik 2016ko 1,94 egunera luzatu zen, eta, EAE osorik hartuta, betetze maila %53,0 izan zen, hau da, 2015ean baino %3,2 puntu gehiago.

Bestalde, landa turismoko establezimenduetan 153.346 bidaiari sarrera erregistratu ziren 2016an, aurreko urtean baino %11,9 gehiago, eta gaualdiak 400.679 izan ziren, 2015ean baino %12,4 gehiago.

Hiru lurraldeetan gehitu ziren landa turismoan izandako bidaiarien sarrerak: Araban %26,0, Bizkaian %9,8 eta Gipuzkoan %8,4. Halaber, gaualdiek ere gora egin zuten hiru herrialdeetan: Araban %22,8, Bizkaian %12,6 eta Gipuzkoan %9,3.

Azkenik, landa turismoko establezimenduetan bidaiarien egindako batez besteko egonaldia 2015eko 2,60 egunetik 2016ko 2,61 egunera luzatu zen, eta plazakako betetze maila %27,4 izan zen 2016an, aurreko urtean baino %2,3 puntu gehiago.