Bigarren txandako atzerriko hiru ikasle Zornotzako Barnetegian daude euskara ikasten

Ikasleak Zornotzako Barnetegiko arduradunekin
Foto: ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Actualizado: viernes, 15 febrero 2013 14:37

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

   Etxepare Euskal Institutuak eskainitako diru-laguntzei esker munduko txoko ezberdinetatik helduriko hiru ikasle berri daude Zornotzako (Bizkaia) Barnetegian euskara ikasten, hain zuzen ere, Daniela Aranguren eta Camila Andrea Garcia txilerrak eta Marcial Agostini Zubillaga argentinarra.

   Urtean zehar, Etxepare Institutuak atzerriko unibertsitateetan dituen irakurleei esker euren herrialdeetan hizkuntza ikasteko aukera izan dute ikasleek, eta orain, Euskal Herrira etortzea erabaki dute ikasitakoa praktikan jartzera.

   Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez, aldi honetan bigarren txandako ikasleak heldu dira Zornotzako Barnetegira. Txile eta Argentinakoak dira eta otsailaren 4tik martxoaren 1era arte izango dira barnetegian. Urtarrilaren 7tik otsailaren 1era arte lehenengo taldeko ikasleek egon ziren.

   Eguneroko klaseez gain, ekintza eta denborapasa ugari egiten dituzte ikasleek, asteburuetako txangoak eta guzti. Ekintza hauek guztiak euren euskara hobetzera bideratuta daude.