Bikain euskararen kalitate ziurtagiriaren berritasunak aurkeztuko dira asteazkenean

Zupiriak aurkeztuko du Bikain ziurtagiri berritua
IREKIA
Actualizado: martes, 30 mayo 2017 12:30

DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Bikain euskararen kalitate ziurtagiriaren bide berria aurkeztuko du asteazkenean, maiatzaren 31n, Jaurlaritzako Gipuzkoako ordezkaritzan, Donostian.

Ekitaldia goizeko 11:30ean hasiko da, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Bikain euskararen kalitate ziurtagiriaren dekretu berriak dakartzan berritasun guztiak azalduko ditu.

Zupiriarekin batera, Josune Zabala Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria eta ziurtagiriaren aldeko apustua egin duten Guggenheim Bilbao Museoko, Bankoa finantza erakundeko eta Berrizko Udaleko ordezkariak egongo dira.