Bikarte elkarteak EAEko hamar familia behar ditu udan ume errusiarrak hartzeko

Actualizado: martes, 1 marzo 2011 14:13

BILBO, 1 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bikarte ongintzazko elkarteak Errusiako umezurtz-etxetako hamar ume aldi baterako hartuko lituzketen Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) harrera familiak aurkitzeko premia du. Dagoeneko 100 umek EAEko hainbat herritan uda pasatzeko harrera familiak dituzte, baina 6 eta 12 urte arteko hamar ume oraindik harrera familiaren zain daude, elkartetik adierazi dutenez.

"Egun gutxi barru harrera familiarik azalduko ez balitz, hamar ume hauek gure artean egoteak ematen dizkien maitasun eta osasun onurarik gabe gera daitezke", azaldu dute.

Ume hauek gaitz larririk ez duten arren, jaioterrian duten muturreko klima eta eguzki ezak, euren organismoan erasan egiten diete. "Honi familia baten goxotasun eza baturik, euren haziera fisiko eta psikologikoaren gutxitxea nabarmena da", gaineratu dute.

Bikartek 14 urte daramatzai lan honetan, eta orain arte 1.800 ume inguru harreran hartzea lortu du. Bikartetik dei egin diote umea hauek jaso nahi dituen edonori, elkartearekin harremanetan jar dadin, 605 70 90 22 eta 605 70 90 24 telefonoetara deituz edo bikarte@yahoo.es posta elektronikora idatziz.