Bilbainaden XXVI. Lehiaketak 5.270 euro banatuko ditu saritan

Actualizado: jueves, 24 abril 2014 13:32
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udaleko Kultura Sailak Bilbainada Lehiaketaren edizio berri bat deitu du. Radio Nervion irratiarekin eta TeleBilbao telebistarekin batera sortutako ekimen honek 26 urte daramatza dagoeneko hiriko bizimodua eta pertsonaiak idurikatzen dituzten kanta herrikoi berrien sorkuntza sustatzen. Bi kanta irabazleek (euskaraz eta gaztelaniaz) 955na euro jasoko dituzte, eta 420na euroko zortzi accesit ere banatuko ditu; guztira, beraz 5.270 euro banatuko dira sariotan. Lanak bidaltzeko epea ekainaren 20an amaituko da, 14:00etan.

   Antolakuntzak jakinarazi duenez, Bilboko eta itsasadarrak zeharkatzen dituen herrietako gaurkotasuneko gaiak, ohiturak, pertsonaia ezagunak edo ohiko zereginak jorratu eta epaimahaiak 'txireneentzat' jotzen dituen kantak sarituko dira lehiaketan. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, baldintza bakar batekin: lehiaketako gaia aintzakotzat hartu eta jatorrizko kantak aurkeztea.

   Kantak Bilboko Udaleko Kultura Sailera (Aznar eraikina) edo Radio Nervion irratira (Hurtado Amezaga, 27) bidal daitezke. Grabazioarekin eta identifikazioko datuekin batera (izen abizenak, NAN, posta elektronikoa, posta helbidea eta telefonoa), parte hartzaileek abestiaren hitzak ere igorri beharko dituzte, bai eta partitura ere ahal bada, gerora kanta irabazleekin osatuko den diskoaren edizioari begira.

   Euskarazko eta gaztelaniazko modalitateetan irabazle diren kantei 955na euro eta 'Don Diego' garaikurra emango zaizkie, eta 420na euroko zortzi accesit ere banatuko dira. Gainera, epaimahaiak, Ohorezko Don Diego sariak banatu ahal izango ditu, Bilbon errotuta dagoen musika genero hau sustatzearen aldeko jardunean nabarmendu diren pertsona edo taldeen artean.

   Aste Nagusian banatuko dira sariak, eta golardoa jasotzen duten doinuak ustiatzeko eskubideak gordeko ditu Bilboko Udalak, adibidez, musikari profesionalekin CD bat grabatu eta Arriaga antzokian antolatu ohi den Eguberrietako Galan aurkezteko.

   Aurreko edizioan, Txaro San Juan eta Fernado Ibarraren "Patrimonio botxero" izan zen gaztelaniazko modalitatea irabazi zuen kanta, eta euskaraz, "Bilbo sorleku berezia", 2012ko edizioan ere garaile atera zen Jose Maria Larrazabalena. Horrez gain, Los Txikis taldeak eta Ramon Astikak Ohorezko Don Diego saria jaso zuten bilbainaden aldeko jardunean egindako ibilbide luzeagatik. Accesitak, bilbotarra izatearen harrotasuna eta Hiriaren gaueko giroa nabarmentzen zituzten bi habanerarentzat izan ziren.