Bilbao BBK Live eta Mundaka Festival saritu dituzte Iberian Festival Awards sarietan

Kobetamendi jendez betea jaialdian
BILBAO BBK LIVE
Actualizado: viernes, 4 marzo 2016 12:32

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

   Bilbao BBK Live eta Mundaka The Basque Cook & Music Festival musika jaialdiek bina sari eskuratu dituzte Iberian Festival Awards sarietan. Lisboako FIL auditoriumean banatu ziren sari hauek bart gauean, bi jaialdietako arduradunek jakinarazi dutenez.

   Zehazkiago, Bilboko jaialdia Kanpatzeko Gune Hoberena eta Azpiegitura Hoberena kategorietan saritu dute, eta Mundakakoak, berriz, Formatu Ertaineko Jaialdi Hoberena eta Jaialdi Berri Hoberena kategorietako sariak jaso ditu.

   Bilbao BBK Live jaialdia uztailaren 7, 8 eta 9an ospatuko da Kobetamendin, Arcade Fire, Pixies, Tame Impala, New Order y Foals moduko taldeekin, eta Mundaka Festival uztailaren 28, 29 eta 30ean, The Waterboys, Los Enemigos, Nik West, Aurora & The Betrayers edo Capsula moduko taldeen parte hartzearekin.

   Iberian Festivbal Awards sariak lehen aldiz banatu dira, eta Iberiar penintsulako musika jaialdiei zuzenduta daude. Bart gaueko galan, jaialdietako eta hedabideetako hainbat ordezkarik eta industria musikaleko kide ugarik parte hartu zuten. Guztira, 151 hautagai izan ziren 11 kategoriatan.