Bilbao Iceland Gabonetako ekimenak ia 31.000 lagun bildu ditu

Izotz-pista eta snowtubing malda
Foto: Bilboko Udala
Actualizado: lunes, 16 enero 2012 14:21

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Bilbao Kirolak erakundeak antolatutako Bilbao Ixeland aisialdi eta entretenimenduko ekimenak bisitarien marka gainditu du, 30.711 pertsona hurbildu baitira abenduaren 3an zabaldu zenetik, hau da, aurreko urtean (2010ean) izotz-pista zabalik egon zen bitartean izan zuen bisitari-kopuruaren bikoitza. Beraz, datuak "oso onak" izan direla nabarmendu dute ber arduradunek.

   Gabonetan zehar martxan izan den ekimena atzo, urtarrilaren 15ean, bukatu zen. Izotz-pistara nerabeak eta familian joan direnak izan dira nagusi. Erabiltzaileen %34 Bilbao Kirolakeko abonatuak izan dira, 10.441 pertsona, hain zuzen ere, eta eurei eskainitako prezio bereziez gozatu dute. Bilbao Icelandek hainbat jarduera eskaini ditu: izotz-pista, snowtubing-malda, patin-hockeyko partida, musika, dj-ak eta jaiegunetako ordutegi bereziak eta luzeak.

   La Casilla pabilioian egon da 700 metro koadro inguruko izotz-pista. Zortzi metroko altuerako eta 50 metro jaitsierako snowtubing irristatze-malda bat ere egon da, jendea bertatik labain jaitsi ahal izateko. Monitoreak egon dira erabiltzaileei laguntzeko, eta jolasteko elementuak ere egon dira txikienei ikasten laguntzeko.

   Bilbao Iceland proiektua enpresa pribatuei eta Bilboko Udalari esker egin ahal izan da, eta "jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa" egin dute izotz-pista martxan jartzearekin. Ekimena Bilboko Udalak antolatu du, Iberdrolak, Iparkutxak, San Miguel 0'0-k, Deiak, Onda Vascak sustatu dute eta Bilbao Dendak elkarteak lagundu.