BilbaoEszena zentroak "Euskara eta eskena" saioa eskainiko du gaur Show Gela programaren baitan

Actualizado: jueves, 14 abril 2011 12:12

BILBO, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

BilbaoEszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak Show Gela programako hitzordu berria antolatu du gaur, "Euskara eta eskena" izenburupean. Arte diziplinen barruan euskaraz sortzen duten artistei eskainita egongo da saioa, egunotan Euskal Herria zeharkatzen ari den Korrikarekin bat egiteko helburuarekin.

Show Gela egitarauaren bitartez, ikusleek artearen hainbat alorretako sorkuntza prozesura hurbiltzeko aukera dute. Egitaraua hilabete bakoitzeko ostegun batean izaten da, 20:00etatik 23:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Saio bakoitzak euren lana erakusten duten hiru gonbidatu izaten ditu, eta gehienetan, ohiko erakusketa zirkuituetan erraz aurkitzen ez diren abangoardiako proposamen esperimentalak izaten dira. Gaurko saioan, Onintza Enbeita bertsolariaren, Rafa Rueda konpositore eta musikariaren eta Goloka antzerki taldearen txanda izango da.

Show Gela, arreta prozesuan eta ez emaitzan jartzen duen gune libre eta sortzaile gisa dago planteatuta. Artistaren alderdi gizatiarrena ezagutzeko eta arte izaeraren mekanika ulertzeko aukera eskaintzen du, sortzaileekin elkarreraginez.