BilbaoEszenak arte eszenikoetan espezializatutako irakurketa-gune bat ireki du

Actualizado: miércoles, 9 febrero 2011 13:25

BILBO, 9 Feb. (EUROPA PRESS) -

BilbaoEszena Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroaka arte eszenikoetan espezializatutako bere liburutegia ezagutarazteko ekimen berritzailea jarri du martxan. Liburutegiak 400 ale baino gehiago ditu, prestakuntzako eskuliburuen eta garai guztietako egileen antzerki lanen artean.

Bere arduradunek azaldu dutenez, ekimen berriaren dinamika erraza da. Egunero, BilbaoEszenatik gonbit egiten zaie hamar pertsonari, zentrora hurbil daitezen eta liburu jakin baten irakurketaz goza dezaten, oso leku berezian: paperekin diseinaturiko eta apainduriko gelatxo batean. Hormak horiek dira gonbidatuek eta interesatuta dagoen edozein pertsonek amaitu barik dagoen istorioa bukatzeko dituzten orriak. Ekimena duela bi aste jarri zen martxan, eta oso harrera ona lortu du.

Egitasmoaren helburua liburutegia dinamizatzea eta BilboEszenako erabiltzaileei hurbiltzea da, baina era dinamikoan eta desberdinean. Halaber, horman idatzi daitezkeen testuek bertara doazen pertsonen partaidetza eta sormena sustatu nahi dute.

Ekimena pertsona guztiei dago zuzenduta, eta denak hurbil daitezke BilbaoEszenaren instalazioetara, 16:00etatik 21:00etara, gonbidapen pertsonalizatua jaso ez badute ere. Horrez gain, hala nahi dutenek, gauzatu ez ziren pasiozko istorioei edo amaierarik gabeko maitasunei buruzko "Iaiamaitasuna" gutunen idazketan parte har dezakete. Irabazlea maiatzaren 6an ezagutaraziko da, eta arte eszenikoei buruzko liburu bat jaso du sari gisa.