BilbaoEszenako musika-antzerkia ikastaroko ikasleek antzezlan bat taularatuko dute bihar Otxarkoagan (Bilbo)

Actualizado: jueves, 17 marzo 2011 11:41

BILBO, 17 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszena Baliabide Eszenikoen Zentroak antolatutako musika-antzerki ikastaro espezializatuan joan den urritik parte hartu duten ikasleek ikasturte amaierako antzezlana aurkeztuko dute bihar Otxarkoagako Udaltegiko ekitaldi aretoan. "Crímenes ejemplares" da lanaren izenburua, eta saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Ikastaroa Tiki-Tita elkarteak eman du.

Bi sexuetako 20 antzezle inguruk Max Aub-en "Crímenes ejemplares" lanaren moldaketa eramango dute eszenatokira. Lan hori, ironiaz betetako kontakizun labur dibertigarriek osatzen dute. Dibertigarriak izan arren, ezkortasun handia dute, izan ere, pertsonaiek, hilketa bat burutzeko edo euren buruaz beste egiteko dituzten motibazioei egin behar baitizkiete aurre, eta erantzunak absurduak eta inolako arrazoirik gabekoak dira.

Horrez gain, ikus-entzuleek pertsonaiek zuzenean abestu eta dantzatuko dituzten musika ikuskizunez ere gozatu ahal izango dute. Gidoia, koreografiak eta abestien letrak Tiki-Titak moldatu ditu, Bilboko Udaletik adierazi dutenez.

Tiki-Tita, Itziar Lazkano, Maitane Zalduegi eta Gurutze Beitia antzezleek eratutako kultur elkartea da, musika-antzerkian prestakuntza eskaintzeko beharretik sortua. Diziplina horren barruan interpretazioa, dantza eta kantua sartzen dira.