Bilbao.net web orrialdeak online dauden eduki guztiak entzuteko aukera ematen duen irakurle bat estreinatzen du

Bilbao.Net Web
UDALA
Actualizado: miércoles, 6 julio 2011 13:01

BILBO, 6 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalaren web guneak eduki guztiak ahots bilakatzen dituen tresna berria estreinatzen du. Funtzio berri honek bilbao.net web gunerako sarbidea hobetuko du, izan ere, bere beharrizanak ez zeuden guztiz aseta irisgarritasunaren ohiko irizpideei zegokienez, Bilboko Udalak argitu duenaren arabera.

Bilbao.net web gunearen irakurle berria guztiz bateragarria da irisgarritasuneko beste neurriekin, W3C eta TAWren irizpideen arabera. Gainera, mahai-ordenagailu, eramangarri, tablet eta smartphonetarako gaur egun dauden nabigatzaile eta sistema operatibo guztiekin da bateragarria.

ReadSpeaker sistemaren bitartez eta aplikazio gehigarririk instalatu behar izan gabe, ahotsaren sintetizatzaile batek ingelesez, euskaraz eta gaztelaniaz, web gunean dauden azken edukiak entzuteko aukera ematen du.

ERABILTZAILEAK

ReaSpeaker-en erabiltzaileak ez du aldez aurretik inongo prestakuntzarik jaso behar hura maneiatzeko. Horrela, testua osorik edo horren zati bat soilik entzun daiteke, mp3 formatuan entzuteko eta artxibatzeko aukerarekin.

Bilbao.net online irakurle berria bereziki ikusteko urritasuna dutenei web gunearen erabilera errazteko diseinatu da, baina funtzio honen helburuen barnean honako pertsonak ere sartzen dira: dislexikoak edo urritasun psikikoa dutenak, nagusiak, hizkuntza ikasleak edo atzerritarrak, ahozko hizkuntza ezagutu arren eta irakurtzeko gai ez direnak besteak beste.