Bilbobus zerbitzu berezia izango da igandean RETAbet Bilbao Basket-Real Madril partidarako

Bilbao Arena
BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 9 diciembre 2016 12:58

BILBO, 9 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuko E1 linea jarriko du martxan igandean, abenduaren 11n, RETAbet Bilbao Basket eta Real Madril taldeek Bilbao Arena pabiloian 18:30etik aurrera jokatuko duten Endesa Ligako partida dela eta.

Horrela, autobusak hamar minutuan behin irtengo dira Plaza Biribilaren ingurutik partida hasi baino ordu bat lehenagotik. Neurketa amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna/Gortazar) Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minutuan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute Bilbao Arenara heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren edo tranbiako geralekuak daude, Bilboko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia jartzen da Askatasuna Etorbideko 11n.