Bilbobusek zenbait linearen zerbitzua luzatuko du bihar, Athletic-Atletico partida dela eta

Actualizado: miércoles, 26 octubre 2011 15:49

BILBO, 26 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du bihar, urriaren 27an, Athletic eta Atletico de Madrid taldeek gaueko 22:00etan hasita San Mamesen jokatuko duten partida partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazteko helburuarekin.

Zehazki, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 26. linean (Uribarri-Basurtu/Termibus), 38. linean (Otxarkoaga-Basurtu/Termibus), 56. linean (Abusu-Jesusen Bihotza) eta 62. linean (Basurtu/Termibus-Arabella) 00:00etan eta 00:10ean irtengo dira azken autobusak, eta 80. linean (Altamira-Termibus), 00:00etan.