Bilbobusek zenbait zerbitzu jarriko ditu bihar BBB eta Olympiacosen arteko patidaren ondoren etxera itzultzea errazteko

Actualizado: jueves, 20 octubre 2011 15:13

BILBO, 20 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait zerbitzu jarriko ditu bihar, urriaren 21ean, Bilbao Arenan iluntzeko 20:30ean hasita Bizkaia Bilbao Basket eta Olympiacos taldeek jokatuko duten Euroligako partida dela-eta, Miribillara doazenek etxera itzultzeko bidea errazago egin dezaten.

Horrela, partida bukatuta, 22:30 aldera, 30 linean (Txurdinaga-Miribilla), lau autobus ibiliko dira etxera itzultzeko zerbitzua emateko, 22:35ean, 22:45ean (berezia), 22:55ean (berezia) eta 23:05ean. Zerbitzuak geltoki berria izango du Askatasun etorbidearen eta parkearen arteko bidegurutzean.

Halaber, 71 linean (Miribilla-San Ignazio), hiru autobus egongo dira etxera itzultzeko, bi ohiko zerbitzu eta zerbitzu berezi bat: 22:15ean, 22:35ean (berezia) eta 22:45ean. Ohiko zerbitzuak Gernika Lorategiko 23an duten abialekutik atera eta Bilbao Arenatik igaroko dira. Zerbitzuak geltoki berria izango du Askatasun etorbidearen eta Gortazar kaleen arteko bidegurutzean.

Gainera, 58 linea (Mintegitxueta-Atxuri), hiru autobusek osatutako zerbitzua eskainiko da etxera itzultzeko. Kasu honetan, ohiko zerbitzuak Olano kaletik irtengo dira 22:20an, 22:30ean (berezia) eta 22:40an.

Bestalde, behin partida bukatutakoan, nahi duten pertsonek, Bilbao Arena pabiloitik hurbilen dauden geralekuetara gerturatzeko aukera izango dute, bertatik beren etxebizitzetatik hurbilen pasatzen diren lineak hartu ahal izateko.