Bilbobusek zerbitzu batzuk luzatuko ditu ostegun honetan, Athletic-Alcoyano partida dela eta

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 10:21

BILBO, 18 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du ostegun honetan, abenduaren 18an, Athleticek eta Alcoyano gaueko 22:00etan San Mamesen jokatuko duten Kopako partida ikustera doazenei etxera itzultzeko modua errazteko.

Zehazki, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, beren azken irteerak luzatuko dituzte 26. lineako (Uribarri/San Mames), 38. lineako (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus), 56. lineako (La Peña-Jesusen Bihotza), 62. lineako (San Mames/Arabella) eta 80. lineako (Altamira-Termibus) autobusek.