Bilbobusek zerbitzu batzuk luzatuko ditu ostegunean, Athletic-Bartzelona partida dela eta

Bilbobusen autobus bat
BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 4 enero 2017 13:27

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du ostegunean, urtarrilaren 5ean, Athletic eta Bartzelona taldeek 21:15ean San Mamesen jokatuko duten Kopako partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazteko asmoz.

Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 28. linearen (Uribarri/Altamira), 38. linearen (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus), 56. linearen (La Peña/Jesusen Bihotza), 57. linearen (Miribilla-Ospitalea) eta 62. linearen (San Mames/Arabella) ordutegiak luzatuko ditu.