Bilbobusek zerbitzu bereziak abiatuko ditu Athletic - FC Barcelona partida dela eta

Actualizado: jueves, 13 agosto 2015 18:01

BILBO, 13 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait lineen zerbitzua luzatuko du ostiralean, abuztuak 14, Athletic eta FC Barcelona taldeek 22:00etan jokatuko duten partida dela eta, partida ikustera joaten direnei etxera itzultzeko modua errazte aldera.

   Horrela, 28. linean (Uribarri /Altamira) azken irteerak Uribarrirantz, Jesusen Bihotzetik 00:00etan eta 00:10ean izando dira, eta Altamirarantz, Sabino Araneko 34 zenbatik 00:10etan.

   Halaber, 38. lineak (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus) ordutegia luzatuko du, Termibusetik 00:00etan eta 24:10ean irtengo baita. 56. lineak (La Peña-Jesusen Bihotza) eta 62. lineak (San Mames/Arabella) ordu berberetan egingo ditu azken irteerak Jesusen Bihotzetik.

   Azkenik, 57. linearen (Miribilla- Ospitalea) azken irteera ospitaletik 00:10ean izango da.