Bilbobusek zerbitzu bereziak jarriko ditu urriaren 13an Bizkaia Bilbao Basket-Real Madril partidaren ondoren

Actualizado: martes, 11 octubre 2011 20:26

BILBO, 11 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu urriaren 13an Bizkaia Bilbao Basket eta Real Madril taldeek ACBko Endesa Ligaren barruko partida jokatu ondoren. Partida iluntzeko 20:45ean hasiko da eta Bilbao Arena pabiloian jokatuko da.

Hartara, Bilboko Udalak luzatu egingo du Bilbobuseko linea batzuren zerbitzua, ikusleak errazago itzul daitezen etxera. Horrela, 30. linean (Txurdinaga-Miribilla) 22:35, 22:45, 22:55 eta 23:05ean izango dira azken irteerak.

Halaber, 58. linean (Mintegituxeta-Atxuri), 22:40an eta 22:50ean abiatuko dia azken autobusak, eta azzkenik, 71. linean (Miribilla-San Ignazio), 22:40an eta 22:50ean izango dira autobusen azken irteerak.