Bilbobuseko linea batzuek zerbitzua luzatuko dute ostegun honetan, Athletic-Torino partida dela eta

Actualizado: jueves, 26 febrero 2015 10:50

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobuseko zenbait linearen zerbitzua luzatuko du ostegun honetan, otsailaren 26an, Athletic eta Torino taldeek San Mamesen 21:05ean jokatuko duten Europa Ligako partida ikustera doazenei etxera itzultzeko modua errazteko.

Zehazkiago, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, 28. lineako (Uribarri/Altamira), 38. lineako (Otxarkoaga/Basurtu-Termibus), 56. lineako (La Peña-Jesusen Bihotza) eta 62. lineako (San Mames/Arabella) zeritzuak luzatuko dira.

Halaber, partidak luzapena badu, linea desberdinen irteerak partida bukatu eta 10 eta 20 minuturo abiaraziko dira, Altamirarntz doan 28 linearen kasuan izan ezik, partida bukatu eta 20 minutura abiatuko baita.