Bilbok bere hautagaitza aurkeztu du 2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua izateko

Bilbok Diseinuaren Munduko Hiriburua izan nahi du 2014an
EP
Actualizado: lunes, 4 abril 2011 13:08

BILBO, 4 Abr. (EUROPA PRESS) -

Bilbok bere hautagaitza aurkeztu du 2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua izateko. Ekimena Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute, eta beste batzuen artean, Creativity Zentrum, Cebek, Merkataritza Ganbera, Arkitekto eta Ekonomilarien Elkargo Ofizialak, unibertsitate arloak eta berrikuntzari, diseinuari eta garapen enpresarialari lotutako hainbat instituzio publiko eta pribaturen lankidetza dauka.

Diseinuaren Munduko Hiriburuaren izendapena -orain arte Turin (2008), Seul (2010) eta Helsinki (2012) hirietan izan da- diseinua, herritarren bizi kalitatea berpiztu eta hobetzeko era eraginkorrean erabiltzen duten hirietarako nazioarteko aintzatespena da.

Hautagaitzaren aurkezpenaren ondoren, hurrengo uztailean hirien aurreaukeraketa bat egingo da, eta World Design Capital-en (WDC) Batzorde Antolatzaileak abuztuan bisitatuko ditu. Irailean, World Design Capital-en (WDC) Batzorde Antolatzaileak Montrealen egingo duen topaketan, hiri finalisten aukeraketa burutuko da eta horietako bat Diseinuaren Munduko Hiriburua izendatuko da, urriaren bukaeran Taiwanen ospatuko den Diseinuaren Nazioarteko Erakusketaren harira programatutako ekintzen barruan.

Hautagaritzaren arduradunek nabarmendu dute 2014ko Diseinuaren Munduko Hiriburua bilakatzeko Bilboren hautagaitzaren aurkezpenarekin, Bilbo, Bizkaia eta Euskal Autonomia Erkidego (EAE) osoaren lehiakortasuna eta bizi kalitatearen hobekuntzan hirien diseinuaren garrantzia nabarmentzearen alde egiten da. World Design Capital-en lorpenak nazioarteko aintzatespena ekarriko luke eta sari ospetsu honen hiri irabazleen arteko katalogoan kokatuko luke.

Bilboren hautagaitza euskal administrazio guztiek babestu dute (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) eta Creativity Zentrum, Cebek, BEAZ, Bilboko Merkataritza Ganbera, Innobasque, EIDE diseinatzaileen elkartea, Bilbao Metropoli 30, Bilbao Ría 2000, BBK, arkitekto eta ekonomilarien elkargo ofizialak, Metropoli Fundazioa, Basque Culinary Center eta EHU, Deusto eta Mondragon Unibertsitateen lankidetza ere badauka.

Gainera, Bilboren hautagaitzak hainbat instituzio eta pertsonalitateren atxikimendu gutunak jaso ditu, hala nola Industria ministroa, Kanpo Arazoetako eta Lankidetzako Ministroa, Philippe Starck diseinugilea, Norman Foster arkitektoa, Paola Zini (2008 Torino World Design Capital-en zuzendaria), Hong Kongeko Unibertsitateko Alvin Yip irakaslea, Harvardeko Unibertsitateko Toshiko Mori arkitektoa, gaurko diseinuaren guru gisa hartutakoa.

2014an Diseinuaren Munduko Hiriburua izendatzeko Bilboren hautagaitza, hurrengo ardatzetan oinarritzen da: arte eta teknologia; hiri-konponbideak eta ekoteknologia; turismoa, osasuna eta ongizatea.

World Design Capital-erako Bilboko hautagaitzaren aurkezpen publikoa ekainaren 29an izango da, Diseinuaren Munduko Egunean.